Posterrak

47 POSTER EGONGO DIRA IKUSGAI NATUR ZIENTZIEN 2. TOPAKETAN

Amaitu da posterrak bidaltzeko epea.

Naturarekin zerikusia duten gaiak jorratzen dituzten talde eta norbanako guztiek bidali ahal izango dituzte. Honako hauek, esate baterako:

  • Natur taldeek: egiten dituzten ekintzak laburbildu ditzakete poster bakar batean, edo proiektu zehatzen posterrak aurkezu ahal izango dituzte.
  • Ikerlariek eta ikerketa taldeek: garatzen dituzten ikerketa-lerroen laburpena azaldu ahal izango dute, baina egokiagoa litzateke ikerketa-lerro bakoitzarekin poster bat sortzea, testuingurua, metodologiaren orokortasunak eta abar ezagutzeko. Era horretan, taldeen arteko elkarrekintzak sortzeko aukera handiagoa egongo litzateke. Ikasleek ikerketa taldeek egiten dituzten lanak ezagutzeko aukera paregabea ere izan daiteke honako hau.
  • Ikasleek: gradu amaierako lanak edo masterreko proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte.
  • Naturzaleek: inolako talde batean ere egon gabe lan interesgarriak garatuz gero, horiek aurkezteko aukera izango dute.
  • Erakunde publikoek: naturarekin zerikusia duten proiektuak aurkeztu ahal izango dituzte.

Posterrak euskaraz idatzita egon beharko dira, eta Euskal Herriko zein kanpoko lanak azaldu ahal izango dituzte. Partehartzaile bakoitzak poster bat aurkezu ahal izango du lehen autore moduan, baina talde bereko hainbat poster aurkeztu ahal izango dira. Posterren egileetako batek topaketan izena ematea ezinbestekoa izango da.

Formatua

Posterrek formatu bertikala izan beharko dute; gehienez 120 cm luze eta 80 cm zabal. Posterrak erakustokian eskuargarri egongo diren tresnen bitartez itsatsi ahal izango dira. 

Sariak

Topaketaren amaieran bi sari banatuko ditugu: bata posterrik onenari eta bestea ikasle batek eginiko posterrik onenari. Poster onenak aukeratzeko ardura parte-hartzaileena izango da, norberak gehien gustatuko zaizkion hiru posterrak adierazteko aukera izango baitu. 

Posterren zerrenda

Parte-hartzaileek posterren laburpenak bidali ahala, hemen zerrendatuko ditugu.

 

  • Aizporaundiko Cladium mariscus hezegunearen errestaurazio-lanak (Jaizkibel) 2012-2015
    Anaïs Mitxelena, Mari Azpiroz, Maialen Arrieta, Lorena Uriarte , Yoana Garcia, Jon Zulaika eta Leire Oreja
    Aranzadi Zientzia Elkartea eta Gipuzkoako Foru Aldundia

  • Aldaketa klimatikoak historiaurrean eta giza populazioen erantzuna: Conquezuela-Ambrona harana (Soria) kasu bezala
    Josu Aranbarri, Penélope González-Sampériz, Eneko Iriarte, Ana Moreno, Manuel Rojo-Guerra, Leonor Peña-Chocarro, Blas Valero-Garcés, Maria Leunda, Eduardo García-Prieto, Miguel Sevilla-Callejo eta Graciela Gil-Romera
    Instituto Pirenaico de Ecología-CSIC, Sapienza Università di Roma, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Universidad de Burgos, Universidad de Valladolid eta Española de Historia y Arqueología en Roma-CSIC

  • Amoniako eta negutegi efektuko gasen banaketa oilo erruleen ustiategi barnean
    Oier Alberdi, Haritz Arriaga, Fernando Estellés, Salva Calvet, eta Pilar Merino
    Neiker-Tecnalia eta Universitat Politécnica de Valéncia (UPV)

  • Antartikar penintsulako iparraldeko (<70º H) izotzezko plataformen egungo aldaketak eta glaziar-adarretan duten eragina
    Eñaut Izagirre, Gino Casassa eta Ricardo Jaña
    Instituto Antártico Chileno, Punta Arenas (Txile)

  • Babes programa baten eraginkortasuna zerbitzu ekosistemikoen balioan: Urdaibai Biosfera Erreserba (UBE)
    Nekane Castillo-Eguskitza, María F. Schmitz, Miren Onaindia eta Alejandro J. Rescia
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Universidad Complutense de Madrid (UCM)

  • Bi gune desberdinetako komunitate mikrobiar nektariboroak: zein da landare-polinizatzaile elkarrekintzak burutzen duen papera hauen konposizio eta dibertsitatean?
    Izaskun Alberdi eta Clara de Vega
    Estación Biológica de Doñana (CSIC)

  • Bizkaiko lurralde historikoaren garraio azpiegitura linealen eragina baliabide naturaletan
    Aitor Makazaga, Aitor Larrañaga, Borja Ruiz
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Fulcrum SA

  • Ekoguneko baratze eskola, hezkuntzarako baliabidea
    Ekogunea
    Kutxa Gizarte Ekintza

  • Euskal Autonomia Erkidegoko saguzarren kontserbaziorako ekintzak
    Lide Jimenez, Inazio Garin eta Joxerra Aihartza
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Euskal kostaldeko zooplanktonaren inbentarioa egiteko urratsak
    Fernando Villate, Alba Rodríguez, Ibon Uriarte, Arantza Iriarte eta Lander Intxausti
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Errekastoetako emari aldaketek bentoseko materia organikoaren deskonposizio tasan azpi-geruzan baino eragin nabarmenagoa dute
    Libe Solagaistua, Maite Arroita, Ibon Aristi, Aitor Larrañaga eta Arturo Elosegi
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Etorkizuneko maisu-maistreen ikusmoldeak zientzia eta ikerketa zientifikoen inguruan
    Arantza Rico, Aritz Ruiz-González, Alvaro Antón eta Dani Zuazagoitia
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Euskal Herriko mendiko etxaldeen eremu naturalen biodibertsitatearen ebaluazioa
    Philippe Iñarra
    CPIE Pays Basque (Baigorri)

  • Fluxu eta garraio dinamika baso-arro txiki batean (Aixola, Gipuzkoa)
    Garikoitz Bengoa Larrauri, Iñaki Antiguedad Auzmendi, Ane Zabaleta Lopetegi, Ander Arias-Gonzalez, Nahia Gartzia-Bengoetxea, Lur Moragues-Saitu
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Neiker-Tecnalia

  • Geobiodibertsitatea: Geologia, Erregistro Fosila eta Ondarea
    Asier Gómez-Olivencia, Ainara Badiola, Arantxa Bodego, Mikel Arlegi, Humberto Astibia, Mikel Lopez-Horgue eta Xabier Pereda
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Ikerbasque

  • "Gure etxe txikia, ingurunea eta zu"
    Diego Mendoza
    Debanatura

  • Hediste diversicolor itsas poliketoaren bi populazioen azterketa biokimiko eta histologikoa
    Yune Mallona-Martin, Maren Ortiz-Zarragoitia eta Beñat Zaldibar
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Hesteetako mikrobiomaren espazio- eta denbora-dinamikaren ikerketa saguzarren gorotz-pilaketen azterketa metagenomikoaren bitartez
    Antton Alberdi, Mikkel W. Pedersen, Martin Sikora, Kurt Kjær eta Tom Gilbert
    Københavns Universitet, Kopenhage (Danimarka)

  • Ibaietako ornogabeen dibertsitate taxonomikoa eta funtzionala Iberiar Penintsulan: distribuzio espazialen patroiak
    Aitor Montes, Aitor Larrañaga, Nuria Bonada eta Jose Barquin
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Universitat de Barvelona (UB) eta Universidad de Cantabria (UC)

  • Laboratorium museoa, natur zientziak lantzeko tresna berria
    Iñaki Irizar, Rosa Errazkin eta Xabier Aranburu
    Laboratorium museoa – Bergarako Udala

  • Larratzeari uzteak onddo mikorriziko arbuskularren dibertsitatean duen eragina Gorbeiako Parke Naturalean
    Lur Epelde, Enaitz Muguerza, Mikel Anza, Anders Lanzén, Carlos Garbisu eta Esti Sarrionandia
    Neiker-Tecnalia eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Latxa ardi sistema ezberdinen eragina beraien karbono aztarnan
    Aitor Mingo, Imma Batalla, Esti Sarrionandia, Oscar Del Hierro, Roberto Ruiz eta Nerea Mandaluniz
    Neiker-Tecnalia eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • LIFE+ ARCOS: Kantauriko itsasertzeko dunak zaintzen (2014-2018)
    Tomás Díaz González, Álvaro Bueno, Jose Ignacio Alonso Felpete, Leire Oreja, Joseba Garmendia, Jon Zulaika, Jesús Varas, Jose Luis Tejerina eta Carlos Ley Vega de Seoane
    Universidad de Oviedo, Aranzadi Zientzia Elkartea, Gipuzkoako Foru Aldundia, Gobierno de Cantabria, Dirección General de Sostenibilidad de la Costa y del Mar eta Ecología Litoral SL

  • Lur erabileraren eta landare-paisaiaren dinamikaren monitorizaioa EAEn
    Yoana García, Joseba Garmendia, Ibon Tamayo, Anaïs Mitxelena, Maialen Arrieta, Leire Oreja, Amador Prieto, Alberto Castro eta Ibai Aizpuru
    Aranzadi Zientzia Elkartea, Sestaoko Natur Zientzien Elkartea eta Arabako Natur Zientzien Museoa

  • Lurraren eta Biziaren Zientzien Hezkuntza Ikerketa Taldea
    Arantza Rico, Dani Zuazagoitia, Oihana Barrutia, Aritz Ruiz-González eta Joserra Díez
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Lurzoruen eta kutsatzaile berrien azterketa Eisenia fetida zizarean in vivo eta in vitro teknikak erabiliz
    Nerea Garcia-Velasco, Erik Urionabarrenetxea, Amaia Irizar, Maite Gandariasbeitia, Ainize Peña, Beñat Zaldibar eta Manu Soto
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta University of Aarhus (Danimarka)

  • Mahastien banapenerako zehaztapeneko tresna ez suntsigarri ezberdinen balioztatzea
    Asier Uribeetxebarria, Roberto Perez-Parmo, Garikoitz Rios, Luis Gonzaga Santestaban eta Ana Aizpurua
    Neiker-Tecnalia, Itsasmendi Upategia eta Nafarroako Unibertsitate Publikoa (UPNA)

  • Marboreko lakuaren sedimentuetan barrena: Piriniotako klima eta landaretza dinamika ikertzen
    Maria Leunda, Penélope González-Sampériz, Graciela Gil-Romera, Josu Aranbarri, Belén Oliva, Ana Moreno, Blas Valero, Eduardo García-Prieto eta Miguel Sevilla
    Instituto Pirenaico de Ecología (IPE-CSIC), Universidad de Zaragoza eta Universidad Autónoma de Madrid

  • Marinelli glaziarraren neoglaziazioa eta egungo atzerakada azkarra, Darwin mendikatea, Suaren lurraldea (Txile)
    Eñaut Izagirre, Juan Carlos Aravena, Gino Casassa, Dominic A. Hodgson, Stephen J. Roberts eta Ibai Rico
    Universidad de Magallanes (Txile), British Antarctic Survey (Erresuma Batua), Durham University eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Mendiko larratze-sistema: elikagai tradizionalen kalitatea eta trazabilitatea, biodibertsitatea, klima-aldaketagatiko sistemaren egokitzapena eta nekazal guneen garapena (TRADEMON proiektua)
    Arantza Aldezabal, Maddi Arzak, Iker Etxano eta Luis Javier R. Barron
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Metagenomika
    I. Zarraonaindia, M. Aguirre, C. Manzano1, M. Iriondo, O. Ruiz-Larrañaga, I. Montes, P. Markaide, J. Langa, D. Abad eta A. Estonba
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • MHCaren azterketa ornodun ez-ereduetan: polimorfismoa eta hautespenaren detekzioa
    Orhi Barroso, Maialen Sistiaga-Poveda, Leire Moreno-Cugnon, Jon Alvarez-Busto, Amaia Larruskain eta Bego Jugo
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Progenika Biopharma

  • Mihi-depresoreak: medikuaren kontsultatik haratago
    Olatz Pereda, Daniel von Schiller, Vicenç Acuña, Jordi René Mor, Sergi Sabater eta Arturo Elosegi
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU), Institut Catalá de Recerca de l'Aigua (ICRA) eta Universitat de Girona (UDG)

  • Moldagarritasuna eta kontserbazio eza Europako anfibioen nitxo klimatikoan
    Urtzi Enriquez-Urzelai, Neftalí Sillero , Antigoni Kaliontzopoulou eta Alfredo G. Nicieza
    Universidad de Oviedo (UO), Centro de Investigação em Ciências Geo-Espaciais (Portugal), CIBIO (Portugal) eta Iowa State University

  • Nola moldatzen dute estresore-anizkoitzek ibai mediterranearretako funtzionamendua? Koktel hauen ulermenera eskainitako tesia
    Ibon Aristi, Vicenç Acuña eta Arturo Elosegi
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Oinezko aisialdiko arrantza LIFE + : iraunkor baten aldeko egitasmo europarra
    CPIE Euskal Itsasbazterra
    Ingurumenaren aldeko Ekitaldien Zentro Iraunkorra

  • Pinudiek erreketako komunitateen egitura eta funtzioa aldatzen dituzte
    Aingeru Martínez
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Transkripzio faktoreen bidezko punta-nukleo komunikazioa zelula polarretan: garapenaren kontrola harizpi-formako onddoetan
    Elixabet Perez-de-Nanclares-Arregi, Erika Herrero-García, Marc S. Cortese, Ane Markina-Iñarrairaegui, Eduardo A. Espeso, Unai Ona Ugalde eta Oier Etxebeste
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta CSIC (Madril)

  • Saguzarren behin-behineko inbentarioa Valle del Silencio-ko mendietan, La Amistad Nazioarteko Parkea, Costa Rica
    Gloriana Chaverri, Inazio Garin, Lide Jimenez, Antton Alberdi eta Joxerra Aihartza
    Universidad de Costa Rica eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Sinpatrian bizitzen: bertako Acrocephalus scirpaceus lezkari arruntek migratzaileekin koexistitzen al dute?
    Juan Arizaga eta Nerea Pagaldai
    Aranzadi Zientzia Elkartea

  • VISIONTECH4LIFE Herri lanek sortutako ingurumenaren gaineko inpaktuaren kontrola
    Jose Pablo Ormaetxea, Eneko Elorriaga, Ainhoa Alonso eta Borja Ruiz
    Fulcrum SA, Erabi eta Deustotech

  • ULERKLIMA. Aldaketa klimatikoa eta euskal gizartea: pertzepzioa, ezagutza eta portaera
    Joserra Díez, Elena Agirre, Alvaro Antón, Oihana Barrutia, Aritz Ruíz-González, Dani Zuazagoitia, Ainhoa Azkarate, Ignacio Palomo eta Unai Pascual
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU) eta Basque Center for Climate Change (BC3)

  • Ur-detrakzioen eragina ibai-ekosistemen funtzionamenduan
    Maite Arroita, Lorea Flores, Aitor Larrañaga, Aingeru Martínez, Miren Martínez, Olatz Pereda, Libe Solagaistua eta Arturo Elosegi
    Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Urzulo, kobazulo baten esplorazioa
    Martin Arriolabengoa, Laurent Richard, Carlos Eraña, Xabier Azkoaga, Borja Abarrategi, Santi Ugarte, Laura Pereda, Joseba Dorado, Andoni Olalde, Aitor Lotina, Jon Ugarte eta Iñigo Ezkibel
    Aloña Mendi Espeleologia Taldea eta Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)

  • Ur-zozoa Oñatin
    Haizea Agirre, Imanol Biain, Idoia Bollar, Aitor Galdos, Gari Korkostegi, Iker Novoa, Jose Ruiz, Anton Txintxurreta, Jon Ugarte eta Izaskun Urizabel
    Oñatiko Naturzaliak

  • Zarauzko saguzarren inbentarioa
    Ostaizka Aizpurua eta Antton Alberdi
    Zarauzko Udalarentzat egindako lana

  • ZIRABA PROIEKTUA, anfibio eta narrastiak oinarri dituen jakintza alor anitzeko ekimena
    Ion Garin-Barrio, Egoitz Alkorta eta Iñaki Sanz-Azkue
    Aranzadi Zientzia Elkartea eta Oñatiko Natur Eskola

.