Donostia
2015eko azaroak 28 eta 29

Natur Zientzien II. Topaketa Donostiako Eureka! Zientzia Museoan ospatuko da.
Lehen edizioan bezala, hitzaldiak, mahai-ingurua eta poster-saioa izango dira,
baina nobedadez beteta dator bigarren edizioa!

 

Bete ezazu mahai-inguruan landuko ditugun gaien inguruko galdetegia: GALDETEGIA BETE

Zein iritzi duzu zientziaren eta komunikabideen inguruko gaiei buruz?

Zein iritzi duzu zientziaren eta komunikabideen inguruko gaiei buruz?

NZ2Topa!-ko mahai-inguruan zientziaren eta komunikabideen arteko erlazioaren inguruan arituko gara, lau gonbidatu berezirekin batera. Ikusleen, eta gaian interesatuta dagoen jende guztiaren iritzia jaso nahian, ordea, galdetegi bat jarri dugu webgunean. Bertako emaitzak mahai-inguruan landuko ditugu. Anima zaitez galdetegia betetzera!

.
Jakoba Errekondori elkarrizketa NZ2Topa!

Jakoba Errekondori elkarrizketa NZ2Topa!

Jakoba Errekondo agronomo eta paisajista ezaguna da. Euskadi Irratian 31 urte daramatza landareei buruzko gomendioak ematen eta 20 urte ARGIA astekarian idazten. Natur Zientzien topaketako mahai-inguruko partaide izango da eta zenbait galdera egiteko aprobetxatu dugu elkarrizketa hau.

.
Biobertsosaioarekin amaituko da NZ2Topa!

Biobertsosaioarekin amaituko da NZ2Topa!

Bi egunez eztabaida eta hitzaldi artean ibili ondoren biobertsosaio batekin itxiko da Topaketa.

.
Mikel Olanori Elkarrizketa NZ2Topa!

Mikel Olanori Elkarrizketa NZ2Topa!

Mikel Olano Gipuzkoako Foru Aldundiko basozaina da eta, horrez gain, hegaztiei afizionatua eta Euskal Herriko hegaztietan aditua. Elkarrizketa honetan basozainen egunerokoaz eta Topaketak eskain diezaiekenaz aritu zaigu.

.
NZ2Topa!-n izena emateko eta posterra proposatzeko epea luzatu da.

NZ2Topa!-n izena emateko eta posterra proposatzeko epea luzatu da.

NZ2Topa!-n izen-emate epea eta posterrak proposatzeko epea luzatu dira, azaroak 20ra eta azaroak 13ra, hurrenez hurren. Aurtengo helburuetako bat da natur zientzietan jarduten duten enpresek, erakundeek, natur-taldeek, ikerlariek edota ikasleek beren proiektuak azaltzeko posterrak aurkeztea eta horrela, euren lana guztiok ezagutzea. Hori dela eta, ahalik eta poster gehien jasotzea nahiko genuke eta, NZ2Topa!-ko antolakuntza taldetik animatu nahi zaituztegu zuena aukeztera. Espero dugu, beraz, animatzea eta aste honetan zehar ekarpenak jasotzea!

 

 

.
Martxel Aizpuruak NZ2Topa!-ri buruzko iritzi-artikulua idatzi du Berria egunkarian

Martxel Aizpuruak NZ2Topa!-ri buruzko iritzi-artikulua idatzi du Berria egunkarian

Berria egunkariak NZ2Topa!-ri buruz Martxel Aizpuruak eginiko iritzi-artikulua publikatu du. Martxel Aizpurua biologoa eta Zarauzko Arkamurka Natur Taldeko kidea da, eta, aurtengo Topaketan, UEU-ko Natur Zientzien bilakaerari eskainiko zaion txoko berezian parte hartuko du hizlari moduan.

Artikulua irakurri.

.

Hitzaldiak

Bi hitzaldi sorta izango ditu topaketak.

Lurzorua, gizartearen euskarri

Lurzorua, gizartearen euskarri

Lurzorua gizartearen garapenerako ezinbesteko baliagaia den arren mugagabea balitz bezala ustiatzen dugu, elikagaien ekoizpena intentsifikatuz edo lurraren okupazioa handituz. Egun, lurzoruaren gaineko jakintza handituz goazen heinean, bere garrantzi eta mugez ohartzen ari gara, eta horrek orain arteko ikuspuntu eta joerak aldaraztea eragin du.

Energia eta etorkizuna

Energia eta etorkizuna

Aldaketa globala (klimatikoa, natur-baliabideen agortzea) gizarte honen eredu sozioekonomiko eta energia kontsumo jasanezinaren ondorio zuzena da. Alternatiba gisa hainbat dira agertzen ari diren gizarte- eta energia-kontsumo ereduak. Zein da hauen etorkizuna eta zeintzuk mugak?

 

Posterrak eta proiektu-eskaintzak

Aurten poster saioak bi helburu izango ditu: lehena, naturzaleek, ikerketa taldeek, natur taldeek zein bestelako edozein elkartek egiten dituzten ekintzak, lanak edo ikerketa-lerroak azaltzea, eta bigarrena, erakunde bakoitzak eskaintzen dituen praktikak, Gradu amaierako edota Master amaierako lan posibleak plazaratzea.

2013ko posterrak
2013ko posterrak
2013ko posterrak
2013ko posterrak

Eztabaida saioak

Lau taldetan antolatuta naturaren kontserbazioarekin zerikusia duten kasuak aztertuko ditugu.

Ekosistemen errestaurazioa

Ekosistemen errestaurazioa

Gidaria: Joserra Díez (UPV/EHU)

Zein pauso jarraitu behar dira ingurune natural bat errestauratzeko?

Paisaiaren eraldaketa

Paisaiaren eraldaketa

Gidaria: Miren Askasibar (Paisaia SL)

Nola hartu paisaiak kontserbatzeko erabakiak eta neurriak?

Zor ekologikoa

Zor ekologikoa

Gidaria: Leire Urkidi (UPV/EHU)

Zein da garapen bidean dauden herrialdeekiko dugun zorra, eta nola eralda dezakegu?

Espezie mehatxatuak gune antropizatuetan

Espezie mehatxatuak gune antropizatuetan

Gidariak: Ion Garin eta Aitor Laza (Aranzadi ZE)

Nola bermatu mundu mailan biodibertsitate galera handiena jasaten ari den animalia taldearen kontserbazioa Euskal Herrian?

Mahai-ingurua

Zein da zientziaren papera komunikabideetan? Eta komunikabideen papera zientzian? Bi galdera horiek ardatz hartuta, zientziaren eta komunikabideen arteko harremanari buruz eztabaidatzeko aukera izango dugu guztiok lau gonbidatu berezirekin batera.

Urko Aristi

Urko Aristi

Ibarran jaioa, Arriben hezia, aurpegi guztiz ezaguna da euskaldun guztiontzat ETB1-en egin dituen urte guztiak direla eta. Gaur Egun, Bertatik bertara, Bi errepidean, EITB Kultura... Hainbat programatan parte hartu duen arren, eguraldia iragartzeagatik egin da ezagun Urko Aristi. Bertan, informazio zientifikoaren zein tenporen berri eman izan du, eta horri buruz jarduteko aukera izango dugu berarekin.

Miren Bego Urrutia

Miren Bego Urrutia

Miren Bego Urrutia gernikarra animalia-fisiologiako irakaslea da EHUn 1989 urteaz geroztik, eta Zientzia Politikarako zuzendaritzan jardun da denbora batez orain gutxi arte Eusko Jaurlaritzan. Horretaz gain, zientzia dibulgatzeko lanetan ere jardun da "Uhandreak" blogean, besteak beste.

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo

Jakoba Errekondo usurbildarra, agronomoa eta paisajista, paisaia kulturalean espezialista da . Gure artean aski ezaguna da; Euskadi Irratian 31 urte daramatza landareei buruzko gomendioak ematen, 20 urte ARGIA astekarian idazten eta baita, argitaratu dituen liburuengatik; azkena, "Bizi Baratzea. Garaian garaikoa garaiz" izenburua duena. Naturaren eta nekazaritzaren inguruko herri-ezagumenduaren hedatzaile nagusietako bat da, eta afera bat baino gehiago izan du ilargiak landareengan izan dezakeen eraginaren edo nekazaritza biodinamikoaren inguruan. Ezagumendu zientifikoa eta herri-ezagumenduaren arteko orekaren inguruan eztabaidatzeko pertsona ezinhobea da, beraz.

Bego Zubia

Bego Zubia

Informazio-zientzietan lizentziatua, kazetari lanetan aritu zen Arrasate Press aldizkarian, eta EGIN eta GARA egunkarietan Elhuyarren lanean hasi aurretik. Elhuyarren kultura zientifikoaren eta gizartean zientziak duen pertzepzioaren inguruan egin du lan, eta egun Kultura Zientifikoaren Elhuyar laborategiko arduraduna izan da. Gaur egun Teknopolis saioaren zuzendaria da. Berak zuzendutako "Sagardoa Bidegile" dokumentala 2015eko Zinemaldiaren Culinary sailean aurkeztu da.

paleoUEU

UEUko natur zientzien sailaren hastapenez eta Euskal Herriko natur zientzien ikasketaren bilakaeraz arituko dira hiru gazte.

Jesus Mari Txurruka
Martxel Aizpurua
Kepa Altonaga

Zer nolako bilakaera izan dute Natur Zientziek azkeneko urteotan? Jesus Mari Txurrukak, Kepa Altonagak eta Martxel Aizpuruak elkarrekin ikasi zuten biologia 70. hamarkadaren bukaeran eta asko dira kontatzeko dituzten abenturak: unibertsitateko garaietatik hasi eta gaur egun arte.